Nor naiz ni?

viernes, 5 de febrero de 2016

Hausnarketa I

2016ko Otsailaren 5a, Ostirala

Gaurkoan, klasearen inguruan hausnartzera gonbidatu gaitu Begoñak. Hasteko, curriculum mota desberdinei buruz hitz egin dugu, errepaso modura.
Izan ere, curriculum mota ezberdin hauek berezitu ditugu:

-Curriculum nuloa, edo alde batera uzten dena. Curriculum mota honetan, hezkuntzan landu ez diren gaiak sartzen dira; hala nola: heriotza, sexualitatea, zoriontasuna, eta abar.
-Curriculum formala adosten den curriculuma dugu, hezkuntzaren alderdi gehienak lantzen saiatzen dena.
-Curriculum errealak, aldiz, praktikan jartzen den guztiari egiten dio erreferentzia. 
-Curriculum ezkutua dugu azkenik, eta ofizialean ez datorrena izango litzake (beldurra dela eta, adibidez), baina hala ere egiten dena. Mota honetako curriculumak bi alde ditu: positiboa eta negatiboa.
  • Positiboa, lan-taldean aritzen ikastea izango litzake, adibidez.
  • Negatiboaren eredu, ikasgeletan ematen den sexismoa dugu.

Hauek argitu ondoren eta klasearekin jarraitzearren, talde bakoitzak argazki baten inguruan egin du kritika. Nire taldeari zazpigarren argazkia tokatu zaigu.

Irudi honek, hurrengo hausnarketara eraman gaitu: bi pertsonaiek beraien rolak oso barneratuta dituztela, emakumeak paper pasiboa izanez eta gizonezkoaren menpeko bezala portatuz. Gainera, emakumea gutxiestuta 'ondo' sentitzen dela ikusi dezakegu berak emandako erantzunean, ez baititu gizonezkoaren hitzak gaixki hartzen.

Egoera hau ikasgeletara eramatean, txikien artean ere antzeko esperientziak ikusi daitezke. Eman dezagun joku sinbolikoan ari direla, non haurrek mutilak lanera joan eta neskak etxean garbitzen gelditu behar dela erabakitzen duten, edota mutilak bere emaztetxoari loretxo bat edo ezkontzeko proposamena egiten dion. Kasu guzti horietan mikromatxismo hori ikus daiteke, eta horrek curriculum ezkutuaren alde negatiboa agerian uzten duela uste dugu.

Bukatzeko, oso klase arina izan dela pentsatzen dut, guztiok eroso sentitu garen giroan lan egin baitugu eta denon iritziak kontuan hartzeko errespetua izan dugulako. Laburbilduz, ikasgeletan eta batez ere haur hezkuntzan gertatzen diren egoerak identifikatzen lagundu egin digun gaia landu dugu, gure jakintzarako oso erabilgarria izanik. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario