 |
Ni, papila jaten |
Betidanik gustoko izan dut ondo jatea, eta argazki honetan horixe berbera irudikatzen da. Hala ere, aipatzekoa da argazki hau begiratzen dudan bitartean ez dudala soilik eskolako papila jaten ari den haurra ikusten, beso honen jabea ere ikusten dut: Tere. Tere ez zen edozein andereño; maistra goxo, pazientziadun eta lasaia zen, bere ahots tonuari erreparatuz gero, konfiantza transmititzea lortzen zuen emakumea.
Oso oroitzapen politak eskaini dizkidate hurak egunero ematen zizkidan bazkariek, eta noizbait, berak gelan bertan sortzen zuen inguru lasaia eta onuragarria lortzea gustatuko litzaidake, irakasle gisa. Irakasteaz gain, pertsonen arteko erlazioei merezi duten denbora eskaini behar baitzazkie, nire ustez.
 |
Kalderero eguna |
Txikitatik kultura modu dibertigarri eta dinamiko batean irakatsi egin digute, lagunekin ondo pasatzeko aukera bikaina den jarduera bezala, hain zuzen ere. Mozorroak egiteko orduan, elkarlanean aritzeko opzio aparta. Txikia nintzenean, irakasleen artean oso garrantzi handia ematen zieten kalderero egunari, gainontzeko festeei antzera. Izan ere, festa eguna ez zen soilik klaserik gabeko egun soila bezala ulertzen, edo gutxienez ez ziguten mezu hori transmititzen. Aitzitik, poztasuna eta dantza lantzen genuen, inolako lotsarik gabe. Ilusio osoz gogoratzen ditut egun hauek eta gaur egun ere eskola batetik gertu pasatzean, irakasleekin batera haurrek egiten dituzten festa entseguak ikustea gustoko dut, haien urduritasuna sumatu baitezaket, nik ere.
 |
Jone, ni eta Tomi gure kabuz irakurtzen |
 |
Liburutegira txangoa |
Argazki honek haur baten alaitasuna erakusten du, baina ez da edozein poza: liburuekin erlazioa duen poztasun mota da. 19 urte ditut eta oraindik ere datorkit burura zer nolako emozioaz irakurtzen zikizgun Ane andereñoak ipuinak. Ume guztiak atentzio osoz begiratzen genion, momentu hartan ipuin horrek inporta baitzuen soilik, ez zegoen beste ezer. Askotan galdetzen diot neure buruari ea andereño honek irakurketarekiko zuen pasioak egin nauen hain liburuzale, seguru bainago nolabaiteko eragina izan zuela nigan. Bera gure interesa handiagotuz zioala ohartaratu zen, eta egun batean gertu zegoen liburutegi batera eraman gintuen, bakoitzak nahi zuen liburua aukeratzeko eskatuz gero. Niri eta pentsatzen dut gainontzeko umeei ere, izugarrizko ideia iruditu zitzaigun eta bere laguntzaz hamaika ipuin irakurri genituen. Zorteduna izan nintzen eta irakasleak gurasoei kontatu zien nire ilusioa, beraz eskola ondoren astean behin liburutegira eramaten ninduten gurasoek, nire bizitzan oinarrizkoa izango zen irakurtzeko ohitura lantzearren.
 |
Horra, horra, gure Olentzero...
|
Gure eskolak
Olentzero berezi bat zuen, guk egindakoa. Erraldoia zirudien, baina zenbait urte geroago ikusita... hain ginen gu txikiak! Oso ospakizun garrantzitsua zen gure artean, bai irakasleen ustez eta bai gurasoen aburuz.
Eiderrek Aquariumeko txangoan esan duen bezala, adin desberdineko umeak ezagutzeko aukera izan genuen guk ere, beste gelako umeak errespetu osoz eta beldurrik gabe tratatuz. Sozializatze horrek haurren nortasuna sendotzeko mesede egiten die, nahiz eta desberdinak izan, denen artean komuna den ezaugarri baten inguruan lan egin baitezakete: Olentzero.
Ni beheko hilaran, ezkerretik hasi eta hirugarren dagoen haurra naiz.
 |
Eskola eta familia |
Mozorrotuak gaude argazki honetan Jone eta ni. Jonek, ni baino hiru urte gehiago ditu eta nirekin eskolara zetorren lehengusina dugu. Berarekin oroitzapen asko ditut, eta hauetako asko egun berezietan edota eskolan zerbait ospatzeko garaia zenean dute unea. Izan ere, nahiz eta oso erlazio estua izan eta irakasleek elkarrekin egoten beti utzi, askotan bakoitzak bere adineko kideekin jolastera eramaten ginduten, edo hori egitera animatzen ginduten, hobe esanda.
Familia eta eskola, hortaz, zertxobait batera bizi nituen nik, baina nahiz eta askotan amorrua ematen zidan nire lehengusinarengandik aldendu izan beharrak, gaur egun eta irakasle izateko prestakuntza jasotzen ari naizen aldetik, banaketa hori ezinbestekoa dela ziur esan dezaket. Horrela, gure kabuz erlazionatzen ikasten dugu eta dependentzia oro alde batera uztea ere ikasi dezakegu.
 |
2 urterekin egina |
Azkenik, esan beharra dago plastikaren bitartez nire espresioa asko landu egin nuela haurtzaroan zehar. Bizipen hauen lana bukatzearren, txikia izanik egin nituen marrazkien bila jarri naiz, eta ezustean hauetaz beteriko kaxa erradoia aurkitu dut etxean. Zortea izan dut, ganbarako edozein lekuan galduta izango nituela uste bainuen. Hala, hauetatik politenak edo kuriosoenak direnak hautatu egin ditut.
Artea, inolako beldurrik gabe eta gure sentimenduak adierazteko egiten dugun ekintza da, eta horrez gain, terapia gisa gu lasaitzearren erabili dezakegun teknika izan daiteke. Hori guztia, haurren garapenerako funtsezkoa da: modu libre batean adierazteko gai izatea.
Asko gustatu zait nire marrazkien artean, irakasleek lehenengo hiru argazkiekin egin zutena. Hain zuzen ere, urtean zehar egindakoak bilduma batean bildu eta aurrealdean nire zeinua jartzeko esan zidaten, eskuak margo urdinean bustiz eta ondoren orrian itsatsiz. Gainera, marrazkien artean tresna desberdinak ikusi ditzakegu: gometxak, itsaskiak, argizariak, tenperak... Oso egokia iruditzen zait mota desberdineko marrazkiak egitea, haurrari esperientzia gehiago bizitzea eragiten diotelako.
Garatu ahala, zailtasun gehiagoko lanak aurrera eramaten ditudala ikusi dezakegu: puntzoia eta lana erabiliz eta ireki egiten den etxea moztuz, etxeko pertsonaia ahaztu gabe.