Nor naiz ni?

jueves, 12 de mayo de 2016

E-paperzorroa!

Lau hileko honen ostean, azken sarrera bat egitea egokia iruditu zaigu; izan ere, sarrera honen bitartez, Didaktikan egin ditugun jarduera guztiak bilduko ditugu. 

Hasteko, lau hilabeteari hasiera emateko, irakasleak gure iraganean izan genituen eskola bizipenak isladatzeko sarrera bat egitea proposatu zigun. Sarrera hori egiteko, haur hezkuntzan bizitutako hamar argazki aukeratu genituen eta horien inguruan gogoeta bat egin genuen, etorkizunean irakasle gisa nola jardun nahiko genuen azaltzeko.


Klase teorikoei hasiera emateko, Curriculum-aren testuinguruan barneratu ginen eta hau modu praktiko batean ikusi eta hobeto ulertzeko irakasleak talde txikitan jarri eta argazki bat egokitu zigun. Talde bakoitzak argazki horren kritika eta hausnarketa egin genuen eta ondoren, gela osoaren aurrean partekatu genuen. 


Hausnarketekin jarraituz, talde txikitan berriro ere, esaldi desberdinen hausnarketa eta kritika egin ondoren, teoriareki uztartzen saiatu ginen. Jarraian, gela osoarekin elkarbanatu genuen gure iritzia.


Ondoren, Curriculum formalean sakontzeko argazki elkarrizketa gauzatu genuan Euskal Herrian indarrean dagoen legearekin, Heziberri
alderatzeko eskatu zigun irakasleak, elkarren arteko ezberdintasunak baleude haietaz jabetzeko. Horretarako, gure argazkiekin zerikusia duten legearen zenbait puntu aztertu ditugu eta horien inguruan ea kontraesanak diren edo bat datozen biak  azaldu nahi izan dugu.

Jarraian, Curriculumaren definizioa zehaztu genuen. Nahiz eta galdera erraza iruditu,  zailtasunak izan genituen  definizioa ematerakoan, eta horregatik, irakaslearen laguntza jaso genuen. Jarduera horien artean, gelan taula bat bete genuen Curriculumaren inguruan, eta ondoren irakasleak bi irakurgai irakurtzeko eskatu zigun.



Beste saio teoriko bat, Haur Hezkuntzako zenbait geletan martxan jartzen diren proiektuei buruzkoa izan da. Klasea hasteko, irakasleek proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren berri dugun aurreiritzia jakin nahi zuten. Horretarako, hiruko taldeetan banatu ginen eta gure artean proiektuei buruz genekiena plazaratu genuen. Proiektuei buruzko meotodologiaren inguruan argi genuena zen proiektu baten garapenean oinarritzen dela. Izan ere, zenbait eskoletako geletan proiektu bat martxan jartzen dute ikaskuntza mota desberdin asko erabiltzeko aukera baitago, betiere Curriculuma errespetatuz.

Didaktika irakasgaian sakontzeko, irakasleak talde bakoitzari irakurgai bat esleitu zigun eta ondoren, ikaskideen aurrean azaldu behar genuen aurkezpen baten bidez. Aurkezpena egiteko gure taldeak PowerPoint bat erabili zuen euskarri audiobisualtzat. Egotzi zitzaigun testua "El Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes" izan zen. Testu nahiko filosofikoa zenez, kosta egin ziztaigun ondo ulertzea eta aurkezpena nola egin zehaztea, baina aurkezpena egitean ikaskideek ondo ulertu zutela adierazi ziguten. Beraz, alde horretatik pozik gaude gure aurkezpenarekin. 


Metodologien aurkezpenekin amaitzeko, Aingeru eta Begoñak Txokoetan Oinarrituriko Metodologiari buruz hitz egin ziguten. Horretarako, hasieran, gaiaren inguruan zer genekien galdetu ziguten, eta talde bakoitzak bere usteak/jakintzak plazaratu zituen. Gela txoko ezberdinetan antolatua zegoela, eta ikasgela talde ezberdinetan antolatua (ikasle kopuruen araberakoak, normalean 4-5 ikasle bitartekoak) zegoela genekien jada. Txoko bakoitzak izen bat dauka, eta bertan, ekintza ezberdin bat jorratzen da.

Metodologia ezberdinen inguruko irakurgai sakonak bezain mamitsuak esleitu zizkigun irakasleak talde bakoitzari. Haien inguruko irakurketa ondoren, haien arteko berdintasun eta antzekotasunak bilaarazteari ekin genion alderaketak eginez.

Lau hilebeteari bukaera emateko, Ostrukak taldeak egin dugun unitate didaktikoa plazaratu genuen sarrera horretan. Gure unitate didaktikoan zentzumenen gaia jorratu genuen, interesgarria iruditu baitzitzaigun haurrekin lantzeko. Bertan, Unitate didaktikoak dituen ezaugarri guztiak bete genituen: ezaugarriak, helburuak, konpetentziak, jarduerak, etb.

Azkenik, espero dut hilabete hauetan zehar egindako ekarpenak guretzako bezain aberasgarriak izatea zuentzako ere. Besterik gabe, mila esker!

jueves, 5 de mayo de 2016

Unitate didaktikoa


Kaixo!

Gure taldeak (dagoeneko ezagutzen ez bagaituzu Ostrukak taldea gara) azken klaseetan eta bai klasetik kanpo unitate didaktiko bat egiten lan egin dugu. Buruhauste askoren ondoren, azkenean honi forma ematea lortu dugu eta gaurkoan huraxe bera erakustera nator. Zentzumenen inguruan lan egitea aproposa zela pentsatu genuen, ea zuei zer iruditzen zaizuen! 



Mila esker irakurtzeagatik!

METODOLOGIAK: Antzekotasun eta ezbedintasunak

Proiektuen metodologia:
Metodologia honen ardatza haurren interesean datza, hau da, ikaskuntza beraien intereseko gaia abiapuntutzat hartuta ematen da. Honetarako proiektu bat martxan jarri aurretik egin behar den lana mordoa da, izan ere, lehenik eta behin haurren interesa zein den jakinda gaia hautatu behar da, ondoren haurrek gai honen inguruko ikerketa egingo dute. Baina haurrek ikerketa hau egin ahal izateko irakasleek aurretik beharrezkoak izango diren bilerak eta ikerketak egin beharko dituzte. Gainera, ezinbestekoa izango da proiektua aurrera eraman ahal izateko beharrezko materiala prestatzea. Kontuan hartu behar da ahal den neurrian komenigarria izango dela material hau haurrek sortzea, osatzea eta baita prestatzea ere.
Proiektu hauek burutzeko lagungarria da informazio iturri ezberdinez baliatzea, hala nola, entziklopediak, ipuinak, argazkiak eta baita bizi izan diren esperientzia ezberdinak ere. Izan ere, azken hauek benetan aberasgarriak izan daitezke.
Aipagarria da proiektuetan oinarritutako metodologia honek dituen abantailak; haurren gaitasun-garapena asko bizkortzeaz gain, ikaskuntza esanguratsua ziurtatzen du. Gainera, ikasleak berak izanik proiektuan lan egiten dutenak hauen autonomia era esanguratsuan lantzen da.
Ez da ahaztu behar honela lan egiteak gizarte ingurunearen eta ingurune fisikoaren artean, eta Komunikazio eta Irudikapen eremuetan egiten diren loturetan nabarmen laguntzen duela.
Honez gain, metodologia honek talde lana sustatzen du, izan ere, haurrek beraien artean taldean aritzeaz gain irakasle eta gurasoen parte hartzea bultzatzen du.

Tailerren metodologia:

Metodologia honetan, Irakasleak ez ditu klaseak zuzentzen eta ikasleak hasiera baten lan indibuduala egin beharko du. Bere lana egindakoan taldeko beste kideekin bateratu eta egin dutena besteen aurrean azaldu beharko du talde osoak. Denboralizazioa malgua izango da baina gutxi gora behera 45 minutu inguruko saioak izango dira eta hauek gela guztian zehar egingo dira, ikasgela osoa erabiliz. Ebaluaketari dagokionez, irakasleak behaketa egin beharko du haurrak lanean dabiltzan bitartean, eta gero hau idatziz jaso beharko du. Ebaluaketa hau zuzena eta eraginkorra izan dadin, komenigarria izango da irakasleak behaketa jasoko duen orrian ikasleen izena, erabili den materiala, estrategiaren azalpena eta egindako komentarioen zutabeak bereiztea. Irakurgai honetan tailerren bidez landutako metodologiarekin lortu nahi den helburua haurrek arazo matematikoen aurrean irtenbide bat bilatzeko gai izatea da, horretarako nahi duten materiala erabiliz.
Metodologia honetan oinarritutako bigarren irakurgai honetan irakasleak arazo bat aurkezten die ikasleei, eta hortik aurrera behatzailearen papera hartzen du, ez gidariarena.
Irakurgai honetan aipatzen du pentsamenduaren konpetentziak eta arrazoinamenduak Haur Hezkuntzan paper garrantzitsua duela, horregatik modu honetan lan egitea eraginkorra izan daiteke. Ikasleak bakarka zein taldeka egin dezake lan, bere esku geratzen da, badaude arazoaren irtenbidera bakarrik iristen diren haurrak eta baita beraien artean bildu eta elkarrekin irtenbidea bilatzeari ekiten diotenak. Honen helburua ikasleek edozein baliabide erabiliz, beraien kabuz estrategiak asmatuz ahozko aritmetikako buruketak ebaztea da, aurretiko irakaskuntzarik gabe. Ebaluazioari dagokionez, irakasleak behatutakoa idatziz jasotzeaz gain eta haur bakoitzeko erregistro orriak erabiltzeaz gain, ikasleek erabilitako orriak ere jasotzen dira. Gainera, tailerra egiten ari diren bitartean argazkiak eta bideoak ere egiten dituzte, haurren arteko elkarrizketak grabatzen dituzte.

Decroly-ren metodologia:
Decroly jabetu zen, hezkuntzan, haurraren garapenarekin bat egiten zuen interesak ez zirela kontuan hartzen, hartara, materiak pisutsuegiak ziren haurrarentzako, eta beraz, desegokiak. Honekin amaitzearren, berak metodologia bat sortu zuen. Decroly-ren metodoa sinplea zen, haurren interesak zeintzuk ziren aztertzea garrantzitsua zen eta ondoren, hauek lantzea beharrezkoa. Haurren behar/interes guneak askotarikoak izan zitezkeen: jatorduak, oporrak, familia, garraioak, jokoak etab. Gisa honetako gaiek haurraren oinarrizko beharrak, sozialak edota intelektualak ase ditzakete. Metodologia hau jarraitzeko proposatuko diren interes guneek adin ezberdinetarako balioko dute, hauen sakontasun mailarekin  batera. Gainera, aberasgarria izango litzateke adin ezberdinetan gai berdintsua lantzea, beti ere, adin gehiago dutenekin, sakontasun maila handituz.

Hiru etapa bereizten ditu Dekroly-k globalizazio fasean:  lehenik behaketa, zeinetan haurrak zuzenean esperientzia zuzenak bizituko dituen; bigarrenik uztarketa fasea, bertan, ikasitakoaren egitura logiko bat gauzatzea da helburua; azkenik adierazpen fasea, zeinetan ikasleak ikasitakoa plazaratu egiten duen bide ezberdinetaz baliaturik.
-Behaketa fasea: Lan nukleoek haurraren esperientzia sozial, familiar eta eskolarrarekin egin beharko dute bat.
Behaketa zuzenak ahalbidetzen du ikasle eta landuko den materiaren arteko batasuna.
Zeharkako behaketa gauzatu daiteke, besteak beste, ikaskuntza elementua behagarria ez den unean.
Bi behaketa formak uztargarriak dira, nahiz eta behaketa zuzenak irudi zurrunagoak ahalbidetzen dituen.
- Uztarketa fasea: Decrolyren globalizazio prozesuaren ezinbesteko pieza da hau. Atal honetan ikasleak lehenagotik aztertu dugun materiaren azterketa, lotura eta sistematizazioa egiten baitu.
Uztarketa fase honetan bost bilketa azpiatal bereizten dira, hala nola, uztarketa espaziala, uztarketa tenporalak (segida, iraupen eta baterakortasunean bereizia), uztarketa kausalak, erabilgarritasun eta lanaren uztarketa; eta azkenik uztarketa etiko-moral-soziala.
-Adierazpen fasea: Ikasleak atal honetan adierazpen linguistikoa, matematikoa, gorputzezkoa, musikala eta plastikoa landuko du. Atal honetan garbi izan behar da ikasleak ulertzen duela, haren pentsaera plazaratzen badu. Irakasleak ikasleari pizgarri mota ezberdinak eman behar dizkio aukeran adierazpen mota ezberdinetan murgil dadin.




Txokoen metodologia:

Txokoen metodologian, irakasleak behatzailearen eta gidatzailearen papera egiten du. Hau da, bere esku hartzea handia da eta horri esker , metodologia mota honek dinamikoa eta arrakastatsua bihurtzen da.
Haurrei libreki jarduten uzten die, arauak errespetatuz noski, eta aktiboki lan egiten dute.  Metodologia honetan, ez dago espazio bakarra haurrek lan egiteko proiektuetan oinarritutako metodologian bezala, baizik eta espazio ezberdinak daude haurrek aukera desberdinak izan ditzaten. Hainbat eskoletan, espazioa aldatzen joaten da. Txokoetako taldekatzeak zenbaitetan libreak izan daitezke, eta bakarrik egon nahi izatekotan, libreki jardun ahalko dute. Proiektuetan ordea, gela osoa aritzen da jarduera berdina egiten, askatasun hori gabe.
Jardueren inguruan ere desberdintasunak badira, proiektuetan jarduerak aurretik zehaztuak daude; txokoetan ere, baina ez beste metodologian bezain zorrotz planifikatuak.Txokoetako denbora ez dago proiektuetakoa bezain zehaztua, denbora epe bat eskaintzen zaio jarduera horri baina malgutasunez jarduten da.
Halaber, umeek edukitzen duten askatasuna azpimarratzekoa iruditzen zaigu, autonomia bereganatzen joatea metodologia honen abantaila garrantzitsu bat iruditzen baitzaigu.   




EZBERDINTASUNAK-ANTZEKOTASUNAK
Jarraian, metodologia hauek azaldu ondoren, beraien arteko antzekotasun eta ezberdintasunak aztertuko ditugu. Hasteko, maisu/maistren papera edota eginkizunei dagokionez, metodologia guztietan irakasleak behatzaile papera egiten du; hala ere, proiektuen metodologian haurren interesak kontuan hartzen ditu eta gidatzaile moduan jarduten du txokoetan bezalaxe, tailerretan aldiz ez. Decroly-ren kasuan,ikaslearen laguntzailea izango da.
Ikasleen papera aztertuz, garbi dugu metodologia guztietan bat egiten duela ikaslearen paper aktiboak, beraz, kasu honetan, ez dago ezberdintasunik metodologien artean.
Hurrengo puntuari erreparatuz, espazioa, hain zuzen ere, ezberdintasun nabarmenena txokoetan dugu; izan ere, beste metodologietan gela osoan zehar lan egiten dute, honetan, aldiz, gela txokotan banatua dago eta txoko bakoitzean ekintza desberdin bat burutzen dute.
Denboraren inguruan hitz egiteko, esan dezakeguna da, proiektuen metodologian oso zehaztua dagoela, baina tailerretan eta txokoen metodologietan aldiz, malgutasunez jarduten da. Tailerretan gutxi gora behera 45 minutu.
Materialari buruz ezberdintasun handirik ez dira nabari, izan ere, proiektuen metodologian proiektu zehatz hori egiteko behar den materiala bakarrik erabiltzen da eta ahal den kasuan haurrek sortua edo eraikia. Decroly eta tailerrei dagokionez, irakasleak egoki kontsideratzen duen materiala eskuragarri izango dute, hau da, burutu behar duten lanerako behar duten materiala. Azkenik, txokoetan, askotariko materiala egongo da eskuragarri, eta txoko bakoitzean desberdina izango da, ekintzak desberdinak baitira. Beraz, materialaren inguruan esan dezakegu, jarduera bakoitza burutzeko behar den materiala erabiltzen dela metodologia guztietan.
Taldekatzeen inguruan, desberdintasun nabariagoak aurki ditzakegu. Izan ere, proiektuetan gela osoak jarduera berdina egiten du; tailerretan, haurrek batzuetan bakarrik jarduten dute eta beste batzuetan, aldiz, taldeka.Txokoetan, zenbaitetan libreki jarduten dute eta bakoitza nahi duen txokoan ibil daiteke, baina beste batzuetan, irakasleak txokoka taldekatzen ditu eta taldeka jarduten dute; nahiz eta, bakoitzak jarduera bakarrik burutu.
Azkenik, jardueren inguruan, jarduera guztiak aurretik zehaztuak daudela esan dezakegu. Baina, aipatzekoa da ere, txokoen metodologian, zenbait jarduera libreak direla, aurretik zehaztuta era malgu batean.

miércoles, 4 de mayo de 2016

Txokoetan oinarritutako metodologia

Gaurkoan, Aingeru eta Begoña irakasleek Txokoetan oinarrituriko metodologiari buruz hitz egin digute. Aurreko klasean bezala, Begoñak hasieran gaiaren inguruan zer dakigun galdetu digu eta guk, taldeetan multzokaturik, geure jakiteak edota usteak ozen esan ditugu. 

Aurkezpena hasi baino lehen, taldekoek zerbait bagenekien metodologi honen inguruan, azalekoa bazen ere. Adibidez: ikasleak talde txikietan sailkaturik daudela eta gehienetan mahi ezberdinetan organizaturik daudela, talde bakoitzean ariketa ezberdin bat egiten delarik, baina hori bai, talde guztiak errotatuz (beste batzuetan gela ezberdinetan daude kokaturik).

Hala ere eta normala denez, asko geneukan oraindik aurretik ikasteko. Hala nola, metodologia honek bilatzen dituen helburuak zeintzuk diren, zein irizpideren arabera egiten diren taldeak, noiz aldatzen diren talde hauek, zer zailtasun egon daitezkeen, erosotasun maila nolakoa den irakasleen ustez, etab.
Gainera, klase bakoitzak dituen ezaugarri eta berezitasunak kontuan hartuz metodologia hau egokia izan daitekeen edo ez kontuan izatea garrantzitsua dela ikasi genuen, eta baita ere ea zer nolako soluzioak asma genitzakeen egoera bereziei aurre egiteko ikusi genuen, betiere txokoen metodologian kokatuz.

Ondoren, Begoñak, eskola erreal bateko bideo eta argazkiak erakutsi zizkigun, non txokoen metodologian oinarritzen ziren. Horren laguntzaz, hurrengo ondorioetara iritsi ginen: eskola erreal batean ikusi arte ez genuela benetan ondo ulertzen txokoetan oinarritutako metodologia, taldeak ez direla zergatik behin betikoak izan behar, baizik eta hauen artean edota hauen barruan aldaketak egon daitezkeela  eta ikasleak askatasun osoz erabaki dezakeela zein txokora joan nahi duen, eskolak onartzen badu.

Ondorioz, txokoen metodologiak aldaera asko izan ditzakeela ikusi genuen eta modu egoki batean erabiliaz, beste metodologien antzera, oso aukera aberasgarriak eman daitezkeela eta emaitza politak izan daitezkela.


Aurkezpena



Aingeruk gure taldeari egokitutako irakurgaia (''El currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes'') irakurri eta ulertu ondoren, klasekideen aurrean aurkezteko unea irits zitzaigun. Horretarako, PowerPointa egin eta gure ulermen filosofikoaren laguntzaz baliaturik, honen beharra izan baikenuen, klasearen aurrean honelako azalpena egin genuen:

El Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes

Haur Hezkuntzako Curriculuma bizipen, harreman eta jakintzen sare gisa






Niri azalpeneko lehen zatia egokitu zitzaidan, eta honetan Curriculuma komunitate batetik sortzen dena dela ikasi eta azaldu nuen, komunitate propiorako eraikia. Beraz, integratzailea izatea bilatzen dute, denon ezaugarriak kontuan hartuz eta inor alde batera utzi gabe. Honela, munduarekin harremana izatea bilatuz eta denon arteko elkarrizketa anitzen bidez, asko ikasi daitekeela diote idazleek. Argi geratzen da, beraz, konpetentzia edo betidanik ezagutu ditugun edukiak azaldu baino, Curriculumak ikasteko gogoa piztu eta jakinmina edota sormena bultzatu behar dituela (Haur Hezkuntzan guzti hauek dituzten garrantzia funtsezkoa da). 

Elkarrizketatik ikaste asko bereganatu ditzakeegula esaten du testuak, forma ezberdinak baitaude, guztiek pentsaera eta hitz egiteko edo galdetzeko modu desberdinak aberasgarriak direlako eta azkenik galderek gure ikasteko gogoa piztu dezakelako.



Jarraian, Haur Hezkuntzan ikasteko eta izateko esperientzia ahalbidetzen duten lau ardatz azalduko dizkizuegu. Eiderrek lehenengoa azalduko du, gero Andreak bigarrena, Axierrek hirugarrena eta azkenik, Leirek laugarrena eta atera ditugun ondorioak azladuko dizkizue.



1. IZATEAREN ZENTZUEN BILKETA

Idazleen ustez identitateak izatearekin du zerikusia. Eta ez dago determinatua; baizik eta esploratu eta kuestionatu behar dugun alderdi bat dela diote. Horretarako, beste pertsonez baliatzen gara eta gure burua hobeto ezaguntzen dugu, hau da, beste pertsonekin harremanduz gure burua hobeto ezagutzen joaten gara.
Izatearen zentzuen bilakaerak lagundu egiten digu pazarazten eta elkarbanatzen pertsonek dugun anizkoitasuna, pertsona guztiak desberdinak gara eta idazleen ustez desberdintasun horiek garrantzitsuak dira eta ospatu behar ditugu.

Idazleek azpimarratzen dute identitatea ez dela aurkitu behar dugun zerbait edo gure bizitzan zehar markatzen diguna, baizik eta asmatu edo berregin dezakegun zerbait. Honen bidez, gu norbaitez maitemintzen gara, eta konturatu egiten gara pertsona horrek zer ekarpen egiten du gugan eta zerk balio digun gui bizitzan zehar aurrera jarraitzeko.



Andreak hurrengoari buruz hitz egin zigun: elkarrizketa curriculumaren ardatza da eta honek norberak bere buruarekin, gelakideekin, eskolarekin, ingurune sozial eta kulturalarekin... orokorrean mundu osoarekin komunikatzeko da. 
Elkarrizketak (curriculumaren ardatza izanik) ezagutzak sortzen laguntzen du. Beraz, ikasgela leku ahalbidetzailea da, komunitate bat bihurtuz eta bertan hausnarketari, elkarrizketari eta trukaketari ekiten zaio. Halaber, gune atsegin horretan ikasleek elkarrekintzaren bidez identitate pertsonalak sortu edo birsortzeko aukera daukate, baita ezagutzak bereganatu ere. 



Axierri egokitu zitzaion atala ondorengo hau da jarraian dugun diapositibaren laguntzarekin, bertan, curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat azaltzen da, zeina zurruna eta aldez aurretik markatutakoa izan beharrean, unean uneko behar eta egoeretara moldatzen dena proposatzen den. Curriculuma eraikitzeko bide honetan ez dira arazoak saihestuko, baizik eta hauek ongietorriak izango dira eta hauek kontuan hartuz curriculum jasoago bat sortuko da, horregatik ziurgabetasunarekin jokatu behar dugu eta ez soilik zerbait finkoa dugunean helburu bezala hartara jo. Horregatik, dugu esaldi hau: "pentsatzea eta ezagutzea ez da egia absolutura iristea, ziurgabetasunarekin aritzea baizik".  

Leirek azkeneko bi atalak azaldu zituen eta horretarako testuan behin eta berriro harremanei eta elkarrizketei ematen zaien garrantzia azpimarratu zuen, esperientziak jakintzekin eta pentsamenduak afektuekin lotzea ezinbestekoa dela azalduz.


Aurkezpenaren azken zatira iristean, gure taldeak ondorioztatu dituen zenbait gauza azaldu ditugu. Ondorio hauek denetarikaok izan dira, lehenik eta behin testua ulertzeko izan ditugun maiz zailtasun aipatu ditugu eta nahiz eta hasiera batean ezer ez ulertu, azkenean Curriculumaren inguruan ikuspegi berri bat ezagutzea ahalbidetu digula testu honek onartu dugu. Gainera, betidanik Curriculum-tzat hartu ditugun edukin trinkoetatik haratagoko ikuspegia barneratu dugu, denon artean eta komunitate osorako sortzen den zerbait dela ulertuz, eta ez bakarrik irakasle talde batean sortzen den edukin multzoa.

lunes, 7 de marzo de 2016

Hausnarketa III

2016ko Martxoaren 7a, Astelehena

Gaurko klasean, Begoñak Haur Hezkuntzan ematen den proiektuetan oinarritutako hezkuntzari buruz hitz egin digu: hasteko, taldeka (gure taldea 9. taldea zen) gai honen inguruan genituen aurreiritziak plazaratu ditugu, gure usteak erakutsiz eta ikasteko falta zitzaiguna azalduz. Gure kasuan, ez genekien asko gai honen inguruan, eta Begoñak galdetu egin digunean ea zer ikasi nahi genuen honi buruz, honen funtzionamendua, batez ere, zeinen modukoa den ikasi nahi izango genuela erantzun diogu. Nola funtzionatzen duen ulertuta, askoz hobeto ezagutuko baitugu hezkuntza mota hau, gure ustetan. Aingeruk ere, zenbait galdera egin ditu klasekideek erantzuteko eta denon atean erreflexionatzeko.

Ondoren, irakasleak bi kasu praktiko erakutsi dizkigu, adibide errealak emanez (ikasleek eginiko egutegiarena eta futbolarekin erlazioa duen proiektua, alegia). Biek gure ikastean lagundu digute, eta proiektuan oinarritutako hezkuntzaren inguruan jaso ditugun ideia nagusiei buruz gogoeta egin dugu: elkarbanatzea, haurren interesekin lan egitea, teoria modu praktiko batean ematea, errealitatearekin bat eginez eta esperientzari garrantzi handia emanez jardutea dela funtsezkoa ikusi dugu, besteak beste.

Nahiko klase interesgarria izan da, denon iritzia kontuan hartu baitute irakasleek hasiera batetik eta hori oso ondo iruditu zaigu guri. Izan ere, entzule soilak izatetik, klasean parte hartzera eraman gaitu teknika horrek eta proiektuetan oinarritutako hezkuntza hobeto ulertzeko giro aproposa izaten lagundu digu, huraxe bera denon artean sortuz.




lunes, 22 de febrero de 2016

Curriculuma

Curriculumaren inguruan, gaurkoan Aingeru irakasleak hurrengoa proposatu digu: bi irakurgai irakurtzea, bai gaia hobeto ulertzeko eta baita beste ariketak hoberen egitearren, ondoren mailakatutako taula bat gelan betetzea, eta azkenik, Curriculum kontzeptuaren definizio pertsonala ematea.

Irakurgaiei dagokionez, lehenengoak curriculum ezkutuari buruz hitz egiten du –El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen– eta ikasleek curriculumean ageri ez diren zenbait balore edo ikaskuntza ikasi ditzaketela dio. Gainera, María Acaso-k eta Silvia Nuere-k diote ikasitako balore hauek curriculumean ageri izango balira, ikasleek ez lituzketela hain ondo barneratuko. Izan ere, hura baita Curriculum ezkutuak duen alde ona: ezagutza transmititzeko oso tresna eraginkorra dela.

Bigarrenak, aldiz, Curriculuma izenpean kontzeptu hura bera definitzea zein zaila den azpimarratzen digu. Izan ere, Curriculumak edukiei buruzko informazioa biltzen du, baita baliabide diadktikoei, ebaluazioari eta metodologiari buruzkoa, eta dokumentu ofiziala dela dio.

Irakurgaiek diotena ulertu ondoren edo behintzat huraxe saiatu ondoren, taula bat burutu dugu eta azkenik nik Curriculum kontzeptuaren definizio pertsonala emango dut, honen konplexitatea, nola ez, kontuan izanik. Curriculuma, beraz, honela definituko nuke nik: irakasleek euren geletan aplikatzen duten dokumentu ofiziala, zeinek landu beharreko eduki zein metodologia eta baliabideak kontuan hartzen dituen.

Hurrengora arte!


lunes, 15 de febrero de 2016

Heziberri eta nire eskolako bizipenen arteko alderaketa

Nire bizitzako eskolako bizipenei erreparatzea eta hauek gaur egun indarrean dagoen Heziberri delakoarekin alderatzea proposatu digu gaurkoan Aingeruk. Horrela, zenbait antzekotasun edo desberdintasun sumatzeko aukera izango dugu.

Hasteko eta elebitasunari dagokionez, txikitatik bi hizkuntza ofizialak menderatzea zuten gure irakasleek xede bezela, elebitasuna bermatzearren. Halaber, unibertsala den hizkuntza bat landu egiten genuen, Ingelesa, ikasle eleaniztunak hezitzeko helmugarekin. Horrek bat egiten du legeak esaten duenarekin baina hala ere, klase gehienak euskaraz izaten genituen. 

Eta familiaren parte hartzearen inguruan, zer esan dezaket? Ba, 19. artikuluari erreparatzea besterik ez dugu. Honek, familia eta eskolaren arteko harremanak erregulatzen ditu, hauen arteko elkarrekintza sustatu nahiaz. Nire argazki elkarrizketarekin konparatuz gero, familiak nire eskola esperientzian pisu handia zuela ikusi daiteke, eta bai osaba-izebek zein gurasoek harreman estua izaten zuten Irakasleekin, partehartzeko edo eskolari jarduera zehatz batean laguntzeko prest baitzeuden beti.

Erlijioa ez zen nire eskolan lantzen eta horregatik ez ditut honekin erlazioa duten argazkirik erakutsi, baina Dekretuak Bigarren Xedapen Gehigarrian esaten duenez, ikasketa hauek Haur Hezkuntzak bigarren zikloan emango dira hemendik aurrera. Nire eskola bizipenetan erlijioak ez zuen inolako paperik izan eta horrexegatik ezin dut asko esan gai honen inguruan, gure ikasgaiak ez baituzten inolako zerikusirik erlijioko sinesmenekin.

viernes, 12 de febrero de 2016

Hausnarketa II

2016ko Otsailaren 12a, Ostirala


Ostiral honetan, esaldi desberdinen inguruan kritika egin dugu, gure iritzia plazaratuz eta teoria desberdinekin loturak eginez, edo gutxienez, horixe bera eginez ahaleginduz. Hasteko, Begoña andereñoak adibide bat eman digu jarduera hau hobeto ulertzeko, eta eredu honen ondoren, talde bakoitzak bere esaldiaren inguruan hausnartzera ekin dio.

Andreak, Eiderrek eta nik osatutako taldeari ''La educación es el pasaporte hacia el futuro, el mañana pertenece a aquellos que se preparan para él en el día de hoy'' (Malcolm X, 1925-1965)  esaldia egokitu zaigu. Honen aurrean, irakurketa hau egin dugu: hezkuntzak haurrei etorkizun on bat izateko aukera ematen diela, oso tresna baliotsua delako. Izan ere, aukera desberdinen aurrean arrazionalki erabakitzeko edo manipulatua ez izateko gaitasuna ematen die hezkuntzak haurrei,  eta horrez gain, etorkizunean errekurtsoak izateko aldez aurretik errekurtso horiek jasotzea zein garrantzitsua den azpimarratu dugu, bizitzan zehar ikasitako guztia oso lagungarria zaigulako gizaki ororentzat.

Esaldiak irakurri egiten ditugun ahala, gai desberdinak ikutu ditugu eta oso esparru interesgarrietan aritu gara, betiere gure iritzia emateko orduan arrazoituz. Gainera, gure gogoeten artean, MAESTRO hitza, DOCENTE hitz unisexarekin ordezkatzea komenigarriagoa dela pentsatu dugu, azken honek ez baitu inolako sexurik alde batera uzten.

Azkenik, klasean eman den erreflexio batekin bukatzea gustatuko litzaidake: nahiz eta hezkuntzak zailtasun asko pairatu dituen historian zehar, esperantzari heldu egin behar diogu. Aldaketak egiteko aukera, soilik hierarkikoki gorago daudenen eskuetan aurkitzen denaren ideian hezituak izan bagara ere, belaunaldi berriak hezitzerako unean guk etorkizuna zertxobait aldatzeko aukera dugu, beraz, aprobetxa dezagun!

viernes, 5 de febrero de 2016

Hausnarketa I

2016ko Otsailaren 5a, Ostirala

Gaurkoan, klasearen inguruan hausnartzera gonbidatu gaitu Begoñak. Hasteko, curriculum mota desberdinei buruz hitz egin dugu, errepaso modura.
Izan ere, curriculum mota ezberdin hauek berezitu ditugu:

-Curriculum nuloa, edo alde batera uzten dena. Curriculum mota honetan, hezkuntzan landu ez diren gaiak sartzen dira; hala nola: heriotza, sexualitatea, zoriontasuna, eta abar.
-Curriculum formala adosten den curriculuma dugu, hezkuntzaren alderdi gehienak lantzen saiatzen dena.
-Curriculum errealak, aldiz, praktikan jartzen den guztiari egiten dio erreferentzia. 
-Curriculum ezkutua dugu azkenik, eta ofizialean ez datorrena izango litzake (beldurra dela eta, adibidez), baina hala ere egiten dena. Mota honetako curriculumak bi alde ditu: positiboa eta negatiboa.
  • Positiboa, lan-taldean aritzen ikastea izango litzake, adibidez.
  • Negatiboaren eredu, ikasgeletan ematen den sexismoa dugu.

Hauek argitu ondoren eta klasearekin jarraitzearren, talde bakoitzak argazki baten inguruan egin du kritika. Nire taldeari zazpigarren argazkia tokatu zaigu.

Irudi honek, hurrengo hausnarketara eraman gaitu: bi pertsonaiek beraien rolak oso barneratuta dituztela, emakumeak paper pasiboa izanez eta gizonezkoaren menpeko bezala portatuz. Gainera, emakumea gutxiestuta 'ondo' sentitzen dela ikusi dezakegu berak emandako erantzunean, ez baititu gizonezkoaren hitzak gaixki hartzen.

Egoera hau ikasgeletara eramatean, txikien artean ere antzeko esperientziak ikusi daitezke. Eman dezagun joku sinbolikoan ari direla, non haurrek mutilak lanera joan eta neskak etxean garbitzen gelditu behar dela erabakitzen duten, edota mutilak bere emaztetxoari loretxo bat edo ezkontzeko proposamena egiten dion. Kasu guzti horietan mikromatxismo hori ikus daiteke, eta horrek curriculum ezkutuaren alde negatiboa agerian uzten duela uste dugu.

Bukatzeko, oso klase arina izan dela pentsatzen dut, guztiok eroso sentitu garen giroan lan egin baitugu eta denon iritziak kontuan hartzeko errespetua izan dugulako. Laburbilduz, ikasgeletan eta batez ere haur hezkuntzan gertatzen diren egoerak identifikatzen lagundu egin digun gaia landu dugu, gure jakintzarako oso erabilgarria izanik. 

jueves, 4 de febrero de 2016

Eskola bizipenak

Ni, papila jaten

Betidanik gustoko izan dut ondo jatea, eta argazki honetan horixe berbera irudikatzen da. Hala ere, aipatzekoa da argazki hau begiratzen dudan bitartean ez dudala soilik eskolako papila jaten ari den haurra ikusten, beso honen jabea ere ikusten dut: Tere. Tere ez zen edozein andereño; maistra goxo, pazientziadun eta lasaia zen, bere ahots tonuari erreparatuz gero, konfiantza transmititzea lortzen zuen emakumea.
Oso oroitzapen politak eskaini dizkidate hurak egunero ematen zizkidan bazkariek, eta noizbait, berak gelan bertan sortzen zuen inguru lasaia eta onuragarria lortzea gustatuko litzaidake, irakasle gisa. Irakasteaz gain, pertsonen arteko erlazioei merezi duten denbora eskaini behar baitzazkie, nire ustez.

Kalderero eguna

Txikitatik kultura modu dibertigarri eta dinamiko batean irakatsi egin digute, lagunekin ondo pasatzeko aukera bikaina den jarduera bezala, hain zuzen ere. Mozorroak egiteko orduan, elkarlanean aritzeko opzio aparta. Txikia nintzenean, irakasleen artean oso garrantzi handia ematen zieten kalderero egunari, gainontzeko festeei antzera. Izan ere, festa eguna ez zen soilik klaserik gabeko egun soila bezala ulertzen, edo gutxienez ez ziguten mezu hori transmititzen. Aitzitik, poztasuna eta dantza lantzen genuen, inolako lotsarik gabe. Ilusio osoz gogoratzen ditut egun hauek eta gaur egun ere eskola batetik gertu pasatzean, irakasleekin batera haurrek egiten dituzten festa entseguak ikustea gustoko dut, haien urduritasuna sumatu baitezaket, nik ere.


Jone, ni eta Tomi gure kabuz irakurtzen

Liburutegira txangoa
Argazki honek haur baten alaitasuna erakusten du, baina ez da edozein poza: liburuekin erlazioa duen poztasun mota da. 19 urte ditut eta oraindik ere datorkit burura zer nolako emozioaz irakurtzen zikizgun Ane andereñoak ipuinak. Ume guztiak atentzio osoz begiratzen genion, momentu hartan ipuin horrek inporta baitzuen soilik, ez zegoen beste ezer. Askotan galdetzen diot neure buruari ea andereño honek irakurketarekiko zuen pasioak egin nauen hain liburuzale, seguru bainago nolabaiteko eragina izan zuela nigan. Bera gure interesa handiagotuz zioala ohartaratu zen, eta egun batean gertu zegoen liburutegi batera eraman gintuen, bakoitzak nahi zuen liburua aukeratzeko eskatuz gero. Niri eta pentsatzen dut gainontzeko umeei ere, izugarrizko ideia iruditu zitzaigun eta bere laguntzaz hamaika ipuin irakurri genituen. Zorteduna izan nintzen eta irakasleak gurasoei kontatu zien nire ilusioa, beraz eskola ondoren astean behin liburutegira eramaten ninduten gurasoek, nire bizitzan oinarrizkoa izango zen irakurtzeko ohitura lantzearren.


Horra, horra, gure Olentzero...

Gure eskolak Olentzero berezi bat zuen, guk egindakoa. Erraldoia zirudien, baina zenbait urte geroago ikusita... hain ginen gu txikiak! Oso ospakizun garrantzitsua zen gure artean, bai irakasleen ustez eta bai gurasoen aburuz. Eiderrek Aquariumeko txangoan esan duen bezala, adin desberdineko umeak ezagutzeko aukera izan genuen guk ere, beste gelako umeak errespetu osoz eta beldurrik gabe  tratatuz. Sozializatze horrek haurren nortasuna sendotzeko mesede egiten die, nahiz eta desberdinak izan, denen artean komuna den ezaugarri baten inguruan lan egin baitezakete: Olentzero.
Ni beheko hilaran, ezkerretik hasi eta hirugarren dagoen haurra naiz.

Eskola eta familia
Mozorrotuak gaude argazki honetan Jone eta ni. Jonek, ni baino hiru urte gehiago ditu eta nirekin eskolara zetorren lehengusina dugu. Berarekin oroitzapen asko ditut, eta hauetako asko egun berezietan edota eskolan zerbait ospatzeko garaia zenean dute unea. Izan ere, nahiz eta oso erlazio estua izan eta irakasleek elkarrekin egoten beti utzi, askotan bakoitzak bere adineko kideekin jolastera eramaten ginduten, edo hori egitera animatzen ginduten, hobe esanda.
Familia eta eskola, hortaz, zertxobait batera bizi nituen nik, baina nahiz eta askotan amorrua ematen zidan nire lehengusinarengandik aldendu izan beharrak, gaur egun eta irakasle izateko prestakuntza jasotzen ari naizen aldetik, banaketa hori ezinbestekoa dela ziur esan dezaket. Horrela, gure kabuz erlazionatzen ikasten dugu eta dependentzia oro alde batera uztea ere ikasi dezakegu.





2 urterekin egina






Azkenik, esan beharra dago plastikaren bitartez nire espresioa asko landu egin nuela haurtzaroan zehar. Bizipen hauen lana bukatzearren, txikia izanik egin nituen marrazkien bila jarri naiz, eta ezustean hauetaz beteriko kaxa erradoia aurkitu dut etxean. Zortea izan dut, ganbarako edozein lekuan galduta izango nituela uste bainuen. Hala, hauetatik politenak edo kuriosoenak direnak hautatu egin ditut. 
Artea, inolako beldurrik gabe eta gure sentimenduak adierazteko egiten dugun ekintza da, eta horrez gain, terapia gisa gu lasaitzearren erabili dezakegun teknika izan daiteke. Hori guztia, haurren garapenerako funtsezkoa da: modu libre batean adierazteko gai izatea.
Asko gustatu zait nire marrazkien artean, irakasleek lehenengo hiru argazkiekin egin zutena. Hain zuzen ere, urtean zehar egindakoak bilduma batean bildu eta aurrealdean nire zeinua jartzeko esan zidaten, eskuak margo urdinean bustiz eta ondoren orrian itsatsiz. Gainera, marrazkien artean tresna desberdinak ikusi ditzakegu: gometxak, itsaskiak, argizariak, tenperak... Oso egokia iruditzen zait mota desberdineko marrazkiak egitea, haurrari esperientzia gehiago bizitzea eragiten diotelako. 
Garatu ahala, zailtasun gehiagoko lanak aurrera eramaten ditudala ikusi dezakegu: puntzoia eta lana erabiliz eta ireki egiten den etxea moztuz, etxeko pertsonaia ahaztu gabe.