Nor naiz ni?

lunes, 7 de marzo de 2016

Hausnarketa III

2016ko Martxoaren 7a, Astelehena

Gaurko klasean, Begoñak Haur Hezkuntzan ematen den proiektuetan oinarritutako hezkuntzari buruz hitz egin digu: hasteko, taldeka (gure taldea 9. taldea zen) gai honen inguruan genituen aurreiritziak plazaratu ditugu, gure usteak erakutsiz eta ikasteko falta zitzaiguna azalduz. Gure kasuan, ez genekien asko gai honen inguruan, eta Begoñak galdetu egin digunean ea zer ikasi nahi genuen honi buruz, honen funtzionamendua, batez ere, zeinen modukoa den ikasi nahi izango genuela erantzun diogu. Nola funtzionatzen duen ulertuta, askoz hobeto ezagutuko baitugu hezkuntza mota hau, gure ustetan. Aingeruk ere, zenbait galdera egin ditu klasekideek erantzuteko eta denon atean erreflexionatzeko.

Ondoren, irakasleak bi kasu praktiko erakutsi dizkigu, adibide errealak emanez (ikasleek eginiko egutegiarena eta futbolarekin erlazioa duen proiektua, alegia). Biek gure ikastean lagundu digute, eta proiektuan oinarritutako hezkuntzaren inguruan jaso ditugun ideia nagusiei buruz gogoeta egin dugu: elkarbanatzea, haurren interesekin lan egitea, teoria modu praktiko batean ematea, errealitatearekin bat eginez eta esperientzari garrantzi handia emanez jardutea dela funtsezkoa ikusi dugu, besteak beste.

Nahiko klase interesgarria izan da, denon iritzia kontuan hartu baitute irakasleek hasiera batetik eta hori oso ondo iruditu zaigu guri. Izan ere, entzule soilak izatetik, klasean parte hartzera eraman gaitu teknika horrek eta proiektuetan oinarritutako hezkuntza hobeto ulertzeko giro aproposa izaten lagundu digu, huraxe bera denon artean sortuz.